Praktika txiki honetan gure helburua izaera pisutsua izango duen elementu arin bat sortzea da. Horretarako xafla horizontal batzuez baliatuz, eta hauek distantzia ezberdinetan tartekatuz, paralelepipedo bat egitea pentsatu dugu. Hutsune hauetaz baliatuz argia kontrolatu dezakegu baita ere. Gure beste aukera bat xafla hauek irregularrak egitea da, hau da, horizontalak izan beharrean zehiarrak izatea. Modu batera edo bestera, lortu nahi dena, elementu pisutsu bat da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario