jueves, 29 de octubre de 2009

Hodei baten egitura


Praktika txiki honetan gure helburua izaera pisutsua izango duen elementu arin bat sortzea da. Horretarako xafla horizontal batzuez baliatuz, eta hauek distantzia ezberdinetan tartekatuz, paralelepipedo bat egitea pentsatu dugu. Hutsune hauetaz baliatuz argia kontrolatu dezakegu baita ere. Gure beste aukera bat xafla hauek irregularrak egitea da, hau da, horizontalak izan beharrean zehiarrak izatea. Modu batera edo bestera, lortu nahi dena, elementu pisutsu bat da.

miércoles, 7 de octubre de 2009

09/10 kurtsoa:

Kurtso honetan, aurreko kurtsoetan ikasitakoa aplikatzea da nire helburua, baina batez ere, kurtso honekin disfrutatzea gustatuko litzaidake. Izan ere, ez zitzaidan askorik gustatu, igaz izandako planteamendua, adibidez, proiektuak aurkezterakoan. Badakigu ikasleak, gure karreran zehar, jendearen aurrean gure ideiak aurkezteko gai izan behar garela, baina proiektu bat aurkezterakoan nahiago dut, nire iritzia da, aurpegiz-aurpegi aurkeztu. Igaz gertatzen zena adibidez ez zitzaidan larregi gustatu, ia aurkezpen guztiak klase guztiaren aurrean ziren eta nire ustez soluzioak eman ordez, proiektua limitatzen zen, ikaslearen ideia ia guztiak kritikatuz eta ezeztuz. Esan nahi dudana da, nire ustez proiektu bati soluzioak eman behar zaizkiola, eta maisuaren laguntzarekin proiektu on batera iritsi. Nire ustez ikasleoi gertatzen zaiguna da, sarritan "bildur" pixka bat izaten dugula gure ideiak aurkezteko orduan eta horregatik gustatuko litzaidake bildur horiek kentzea eta gai izatea nire iritsia emateko inolako problemarik gabe, hauxe da nire beste helburu bat. Bukatzeko, kurtso honetatik pasatu diren beste ikasle askoren iritsiz, kurtso honetan, proiektuetaz disfrutatzen hasten da eta nire begiekin hau ikusteko gogo handia daukat!!!